Taldea eta ibilbidea
Xavier Capdet
Aktorea

1974an hasi zen bere lehen antzerki ikasketak Bartzelonako Sants-eko Orfeó Eskolan. 1976an jarraitu zuen prestakuntza John Strasberg, Carlo Bozzo, Albert Vidal eta Pier Bylan-ekin. 1985ean beka bat jaso zuen Parisko École Philippe Gaulier eta Monica Pagneux eskolan ikasteko; urtebete ikasle moduan eta beste sei hilabete irakasleen laguntzaile gisa aritu zen.
Parisko ikasketak amaitu ondoren, bere aktore prestakuntza Gennedi Korotkov, Ferruccio Soleri, Carol Rosenferd, Jaume Melendres eta beste batzuekin jarraitu zuen.
Bere lehen lan profesionala Bartzelonako 1976ko Grec Jaialdian izan zen, eta ordutik antzerkia, zinema eta telebista uztartu ditu.
Bere ibilbidean, besteak beste, Mario Gas, Joan Castells, Joan Oller, Matias Langhoff, Carles Alfaro eta Albert Dueso zuzendariek zuzendu dute. Zineman Guillem Morales, Antonio Chavarrías, Toni Verdaguer, Ignasi Farrer eta Karra Elejalde bezalako zuzendariekin lan egin du. Telebistan, TV3ko El Cor de la Ciutat telenobelan eta Estació d’enllaç, L’un per l’altre, Psico-exprés, Alemaniako Tatort, Quico el progre, La Lloll, Hospital Central eta beste batzuetan parte hartu du.
Telefilmetan ere lan egin du: Dues dones, Andorra, Mua i elle (Frantziako telebistarako), El concursazo, Princep de Viana, eta abar.
1996an, Bartzelonako “Antzerki Laburreko Lehen Mostran” Gizonezko Aktore Onenaren Saria jaso zuen Franz Kafkaren Akademiarako txostena monologoarengatik, eta 2000. urtean Max Sarietan izendatua izan zen La Presa (Conor McPherson) lanean bigarren mailako aktore onenaren kategorian.